The Thomson Corporation
The Thomson Corporation | |
---|---|
Datuak | |
Mota | negozioa eta enpresa |
Herrialdea | Kanada |
Eskumendekoak | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | akzio konpainia |
Historia | |
Sorrera | 1989 |
Ordezkatzen du | Informazio Zientifikorako Institutua |
Ondorengoak | Thomson Reuters |
Desagerpena | 2008 |
webgune ofiziala |
The Thomson Corporation munduko informazio enpresa handienetako bat zen. Thomson aktiboa izan zen finantza zerbitzuetan, osasunean, zuzenbidean, zientzietan eta teknologia-ikerkuntzan, zergetan eta kontabilitatean. Konpainiak bost segmentu zituen: Thomson Financial, Thomson Healthcare, Thomson Legal, Thomson Scientific eta Thomson tax & Accounting.
2007ra arte, The Thomson Corporation munduko hezkuntzako goi mailako testuliburuen, informazio akademikoko soluzioen eta erreferentziazko materialen hornitzaile nagusienetako bat izan zen. 2006ko urriaren 26an, Thomsonek Thomson Learning aktiboen salmenta proposatu zuen. 2007ko maiatzean, Thomson Learning Apax Partners-ek eskuratu zuen eta uztailean Cengage Learning izena hartu zuen.[1] Ondoren, 2007ko urriaren 15ean, Educational Testing Service (ETS), mundu mailako ikerketaren eta ebaluazioaren arloko liderrak, Thomson Prometric erosketa burutu zuen. Thomsonek mundu osoko 135 herrialdetako test zentroen sarea saldu zuen, 435 milioi dolarretan. Prometric ETSren jabetzakoa den filiala da orain. [2]
2007ko maiatzaren 15ean, Thomson Corporation-ek Reuters-ekin akordioa lortu zuen bi konpainiak bateratzeko, 17,2 mila milioi dolarreko balioa zuen operazioa. 2008ko apirilaren 17an, enpresa berria Thomson Reuters izenarekin sortu zen. Thomson Reuters buru berria Tom Glocer da, Reuters-eko buruzagi ohia.
Ofizialki Kanadako konpainia izanik, Thomson Stamford-en (Connecticut) zuen egoitza operatiboa, baina Kanadako jabetzakoa izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Thomson Learning Announces New Name - CENGAGE Learning. PRNewswire.
- ↑ ETS Acquires Prometric. ETS.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Thomson Corporation - Webgune ofiziala
Enpresako Zerbitzuak eta Webguneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Thomson West
- Thomson Financial
- Thomson Tax and Accounting
- Thomson Course Technology, Division of Thomson Learning
- Thomson Delmar Learning, Division of Thomson Learning
- Thomson Gale, Division of Thomson Learning
- Thomson Wadsworth, Division of Thomson Learning
- Thomson Heinle, Division of Thomson Learning
- Thomson South-Western, Division of Thomson Learning
- Thomson Prometric
- Thomson NETg
- Thomson Elite
- Thomson Healthcare
- Thomson Carswell
- Thomson Scientific
- Thomson Investment Management News
- FindLaw - Doako informazio juridikorako webgunea - [1]
- AccessMyLibrary - Thomson datu-baseko edukirako sarbidea liburutegi publikoetarako eta ikastetxeetarako
- Goliath - enpresentzako informazio baliabideak
- WiseTo Social Issues - gai sozialen erreferentzia gune berria